inmersiones2013

anti-dinero

Oinarriak //

 1. AURKEZPENA     

“Fikzioa aldatu beharra daukagu [diruari dagokionez], hori garrantzi handiko zerbait da. Garrantzitsua da eta gaur egungo artisten erronka handia izan daitekeela esango nuke. Gaur egungo artisten erantzukizuna fikzio berri bat proposatzea izango da.”. Alain Badiouk, honakoan: Mendebaldea, Testigantzak, ikuskizunak eta utopia (1).

Alain Badiouk artistei botatako erronka onartu ondoren, Murgilketak, Euskadiko eta Nafarroako artisten biltzarrak, bere seigarren edizioaren ideia gidari moduan diruaren aurkako kontzeptua proposatu zuen.

Dirua zer den badakigu, edo nahikoa badakigula uste dugu behintzat. Dirua, lengoaia bezalaxe, ikur-sistema bat da.
Edo hobeto esanda, ikur bakarreko sistema bat. Dirua, hain zuzen ere, beste edozer gauzaren lekuan jar daitekeena da. Baliokide orokor bat. Adierazle bat da eta adierazle hori zenbaki naturalen multzoarekin elkartzen badugu edozein objektu edo zerbitzuren balioa eman ahal izango dugu.

Bistakoa dirudi diruak, diru den heinean, ezagutzen dugun moduan edo azaldu diguten moduan, hainbat zorigaitz dakartzala uztarturik Zuhurkeria, adibidez. Eta baita, indarkeria ere. Badiouk honakoa dio horri buruz: “Diruagatiko grinak gureganatu nahi ditugun gauza guztiengatiko grina ordezkatzen du”. Eta baita ere: “Dirua da lehiakortasunaren indarkeria antolatzen duena. Betidanik, hala eta guztiz ere, nagusiki diruagatik hiltzen dugu.” (Íbid.)

Dirua neurrigabe behar izatearen gogobetetasun partzialak sortu du ikurraren (diruaren) gaur egungo inflazio handia sinbolizatutakoari dagokionez (ditugun ondasunak). Skidelskyen(2) arabera, gaur egun munduan hamar aldiz diru gehiago dago (700 bilioi dolar) zenbateko horri dagozkion ondasunak baino. Munduan eros daitekeen guztiak gaur egun 70 bilioi dolarreko gutxi gorabeherako prezioa soilik du (dolar bat gora, dolar bat behera).

Diruaren aurkakoaz, ordea, ezer ez dakigu edo ezer gutxi dakigu. Diruaren aurkakoa diruari Kristoren aurkakoa Kristori edo materiaren aurkakoa materiari dena izango litzateke. Bere ifrentzu zehatza. Kapitalaren zorigaiztoko gehiegikeriei muga jartzeko moduko edozer gauza izan daiteke diruaren aurkakoa. Benetako inolako aberastasunik irudikatzen ez duen diruaren aurka diruak irudikatzerik izango ez duen benetako aberastasuna gailentzea izango litzateke komeni agian.

Diruaren aurkakoarekin armaturik defenda gaitezke, neurri batean behintzat, kapitalaren pilatzaile handiek eta txikiek etengabe makurtzen gaituzten estortsiotik: sistemaren barruan lan egin behar izatea. Izan ere, definizio marxista klasikoaren arabera, kapitala hori bakarrik da, lana. Gutako edonoren lana, indartsuagoa edo azkarragoa den beste norbaitek metatuta. Eta, egia bada ere, batzuk aberastasun-promesa eginez erakartzen dituztela lan egiteko, gehiengoak txirotasun handiagoaren mehatxuagatik egiten du lan.

1. http://vimeo.com/43699960
2. http://larazondesencantada.blogspot.com.es/2012/12/cuanto-es-suficiente-despues-de-lo.html


 2. MODALITATEAK     

HOSPITALARIOS
Gasteizko Murgilketak 2013 egoitzan leku jakin baten jabe eginez eta pertsonalizatuz, eta Murgilketak 2013 gaiarekin lotura duen proiektu pertsonala edo kolektiboa gune horretan hedatuz. Jardunaldi osoan zehar bertaratzen den jendea (hori edonolakoa delarik ere zure proiektuan (nahi baduzu) hartuz, arreta eskainiz edo barruan sartuz. Erakundeak 5 artista edo eragile hautatuko ditu. Programa hau bereziki artista gazteei (30 urte artekoak) eta Gasteizekin lotura dutela egiaztatzen dutenei (Gasteizen ikasi, lan egin eta/edo bizitzea zuzendutakoa da.

Ordainsaria: hautatutako eragile bakoitzak 400 euro eskuratuko ditu bere lanagatik ordainsari moduan.
Beharrezko ekipamendua eta materialak erakundearen kontura izango dira (aurrekontu-mugen barruan).

TXOSTENAK
Diruaren aurkako txosten bat edo artearen ikuspegitik edo inguruko beste ikuspegi batzuetatik diruaren gaian eragina izango duen beste edozein proiektu artistiko aurkeztuta 2013ko abenduaren 14an Gasteizen izango den eragileen (artistak, ikertzaileak, bitartekariak eta ekintzaileak) biltzarrean. Biltzarrean aurkeztutako txostenetatik Erakundeak guztira 10 hautatuko ditu hainbat irizpideren arabera: Murgilketak 2013 gaiarekin zerikusia izateagatik, interesagatik, garapen-mailagatik, proposamenaren koherentzia eta sakontasunagatik eta aurkezpenean euskarak izan duen erabileragatik. Eragile horiek hitz emango dute bere txostenaren edo proiektuaren aurkezpena pertsonalki egingo dutela abenduaren 14an Murgilketak 2013ren egoitzan Gasteizen.

Ordainsaria: hautatutako eragile bakoitzak 250 euro eskuratuko ditu ordainsari moduan lanagatik. Aurkezpen-baliabidak erakundearen kontura izango dira (aurrekontu-mugen barruan).

DOSIERREN ERAKUSKETA
Dosier bat bidalita Murgilketetako dosierren erakusketan parte hartzeko. Murgilketak 2013 gaiarekin zerikusia duen lana egin duten eragileen (sortzaileak, ikertzaileak, bitartekariak eta ekintzaileak) gehienez 20 dosier aukeratuko ditu erakundeak. Eragile horiek dosierrak utzi egingo dituzte 2013ko abenduan Gasteizko ARTIUMen jartzeko eta ondoren erakunde horren zaintzapean dagoen Murgilketetako dosierren etenik gabeko artxiboan jartzeko.

Ordainsaria: hautatutako eragile bakoitzak 120 euro eskuratuko ditu ordainsari moduan bere dosierra mugarik gabeko epean uzteagatik Murgilketak artxiboan, horren helburu bakarra artisten lana ezagutaraztea izanik.

DIRURIK GABEKO MERKATUAREN LABORATEGIA
Gasteizko erdialdean jendearentzat irekia izango den lonja batean erakundeak gaituko duen dirurik gabeko merkatuaren laborategian norberaren izenean edo kolektiboan parte hartuta. Artelanekin edo beste era bateko salgaiekin edo zerbitzuekin merkataritza alorrean salerosketak egiteko aukera emango luke laborategiak, dirurik gabe eginak izateko edo diruaren aurka gailentzearen edo antzeko zerbaiten alde egiteko baldintzarekin.


 3. IZAPIDEAK     

Euskadin eta Nafarroan bizi diren, ikasten duten edo lan egiten duten eragile artistikoei eta kultura eta gizarte alorrekoei (sortzaileak, ikertzaileak, bitartekariak eta ekintzaileak) zuzenduta dago Murgilketak 2013. Lotura hori ziurtatzen duten agiriaren kopia bat (NAN, erroldatze-ziurtagiria edo ikasle-txartela) aurkeztu beharko dute parte-hartzaile guztiek.

Honekin batera doan izena emateko fitxa behar bezala beteta bidali beharko du parte-hartzaile bakoitzak.

Parte hartu nahi baduzu:

HOSPITALARIOS
Bidal iezaguzu azaroaren 15a baino lehen zure curriculuma (3.000 karaktere hutsuneak barne; Word formatua), testu bat dituzun arrazoiak eta proposatutako gaiarekin zure proposamen artistikoak duen lotura azalduz (3.000 karaktere; Word formatua) eta zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp) 2013inmersiones@gmail.com helbidera. Azal iezaguzu Abegitsuen gunean parte hartzeko behar dituzun ekipamendua eta materialak ere (erakundearen kontura).

TXOSTENAK
Bidal iezaguzu azaroaren 15a baino lehen zure curriculuma (gehienez 3.000 karaktere hutsuneak barne; Word formatua), testu bat zure arrazoiak eta proposatutako gaiarekin zure proiektuak edo lan artistikoak duen lotura azalduz (3.000 karaktere; Word formatua), aurkeztu behar duzun txostenaren laburpen bat (3.000 karaktere hutsuneak barne; Word formatua) eta zure lanaren bost irudi (JPG, RGB, 72 ppp) 2013inmersiones@gmail.com helbidera. Azal iezaguzu zure txostenaren aurkezpena egiteko behar duzun ekipamendua ere (erakundearen kontura).

DOSIERREN ERAKUSKETA
Bidal iezaguzu zure proiektuaren dosier digital azaroaren 15a baino lehen 2013inmersiones@gmail.com posta-helbidera. Artxiboen tamaina ez da 5 megatik gorakoa izango eta formatua PDF izango da. Edo bestela, bidal iezaguzu idatzitako dosierra posta bidez honako helbidera: Erakusmeta Kultur Elkartea, Labastida kalea, 52, 7A – 01015 Gasteiz (gehieneko tamaina A3). Hautatzen ez diren idatzitako dosierrak posta bidez itzuliko zaizkie dagozkien bidaltzaileei.

DIRURIK GABEKO MERKATUAREN LABORATEGIA
Bidal iezaguzu zure proposamenaren deskribapen labur bat (gehienez 1.000 karaktere hutsuneak barne; Word formatua), azaroaren 15a baino 2013inmersiones@gmail.com posta elektronikoaren helbidera.


OINARRIAK INMERSIONES 2013

IZENAEMAN INMERSIONES 2013