inmersiones2013

anti-dinero

Enkante handia //

Inmersiones 2013ren diruaren aurkako enkante handia.

● JARDUERAREN AZALPENA:

Inmersiones 2013ren diruaren aurkako enkante handia artelanen eta artisten beste objektu pertsonal (edo inpertsonal) batzuen enkante publikoa izango da. Enkante hori datorren abenduaren 13an egingo da arratzaldeko 8etatik aurrera ORTZAI ANTZOKIA egoitzan (Pintore kalea 39, behea, Gasteiz).

Inmersiones 2013ren diruaren aurkako enkante handia ez da benetako enkante bat izango, baizik eta enkante baten irudikapena.

Hala eta guztiz ere, enkanteko objektuak guztiz errealak izango dira, baita benetakoak ere. Eskaintzaileak ere, horrenbestez, benetakoak izango dira (edo behinik behin, horrela espero dute antolatzaileek) eta transakzioak ere guztiz eraginkorrak eta benetakoak izango dira: enkantean jarriko diren objektuen jabetza, hain zuzen ere, hori egiten den bitartean lortzen duten prezioaren ordainketa eraginkorraren truke eskualdatuko da.

Enkantea publikoa izango da eta transakzioak in fraganti eta in situ egingo dira. Enkanteko objektuak eskuan emango dira dagokien fakturarekin batera, eta halaber, erakundeak egindako eta beren obrak eman dituzten artistek sinatutako benetakotasunaren ziurtagiri bat dutela. Ordain ekonomikoa eskudirutan emango da. Diru elektronikoaren bidez edota prezioa adierazteko beste edozein bitarteko edo moduren bidez egiten diren ordainketak ez dira onartuko: txekeak, ordaindukoak eta abar. Ordainketa geroraturik ere ez da onartuko.

Obrak eta objektuak lagatzen dituzten artistek ez dute inolako ordain ekonomikorik jasoko. Enkantean bildutako diru guztiaren azken xedea ez da izango beren obrak edo objektuak eman dituzten artisten patrika. Antolatzaileek ez dute inolako komisiorik jasoko enkantean bildutako diruagatik.

Eskudiru hori guztia kutxa metaliko baten barruan sartuko da eta soldadura bidez zigilatuko da, bertara etortzen diren guztien begi-bistan. Prozedura bera erabiliz, plaka metaliko bat itsatsiko zaio kutxari, barruan jasotako diru-zenbatekoa adieraziko duena. Kutxa hori gordailu iraunkor gisa emango zaio tokiko arte-erakunde bati, ahal bada gaur egungo artearen museo bati edo antzeko erakunde bati.

Inmersiones 2013k eta diruaren aurkako enkante handiaren antolatzaileek ez dute aurreikusten gordailu hori jasotzen duen erakundeari inolako baldintzarik eskatzea. Erakunde hartzaileak “kutxa” hori jasotzeko erabiliko duen modua, hots, artelan kolektibo eta anonimo gisa jaso, objektu bitxi gisa jaso, agiri gisa jaso ala, azken batean, eskudirutan egindako diru-dohaintza gisa edo beste edozein formularen arabera jaso, erakunde hartzaile horren beraren esku dago.

Hori esanda, antolatzaileek adierazi nahi dute beren nahia litzatekeela kutxa hori inoiz salgai ez jartzea eta bere barruko edukia berez diru gisa ez erabiltzea.

Ohinarriak.
Izena emateko fitxa.