inmersiones2013

anti-dinero


Deja un comentario

El tiempo es oro, de la conversión del tiempo en mercancía. Por Juan Ibarrondo.

wereldgeld

Dinero del banco de tiempo. Julieta Aranda, Anton Vidokle.

Por decirlo de una vez, el gran Midas de nuestro tiempo, el sistema capitalista, basa su funcionamiento en la conversión alquímica del tiempo en oro.

Desde luego, para entender esta idea, la conversión del tiempo en oro, es preciso tener en cuenta una de las claves del capitalismo como es la conversión del trabajo en mercancía. Desde nuestro punto de vista, ese proceso puede entenderse como una expropiación del tiempo de la vida, del uso del tiempo.

Primero del tiempo del trabajo, que se convierte en mercancía; y luego del tiempo del ocio, con la generalización de la sociedad de consumo.

Cuando trabajamos vendemos nuestro tiempo, y nuestro tiempo de ocio lo compramos; luego  el tiempo, por así decir, queda convertido en mercancía: en objeto de compra y venta. Se convierte  en algo valorado no por su valor de uso sino por su valor de cambio.

Santiago Alba(1), lo expresaba de forma poética explicando cómo el mercado rompe los muros que tradicionalmente lo cercaron, deja de ser un lugar delimitado en el espacio, se extiende por la ciudad, por los campos, los bosques, entra en nuestros cuerpos y, finalmente, coloniza el tiempo.

Castoriadis, por su parte, destaca “la coincidencia y la convergencia que se constata, digamos a partir del siglo XIV, entre el nacimiento y la expansión de la burguesía, y  el interés obsesivo y creciente que se siente por los inventos y los descubrimientos,  el paso del mundo cerrado al universo infinito y la perspectiva de un progreso indefinido del conocimiento”(2)

Esta última idea, la perspectiva temporal de un progreso indefinido, la idea de crecimiento económico y desarrollo técnico ad infinitum, o más bien su crítica, es clave para entender nuestra propuesta.

Dicho de otra forma, la critica a la idea cartesiana de que un uso determinado de la razón -el que surge  con el capitalismo- es condición necesaria y suficiente para que nos volvamos dueños y señores de la naturaleza. Capaces, por tanto,  de convertir el tiempo en oro.

Es decir, en valorar sólo lo que puede contabilizarse, una manera de entender el mundo eminentemente cuantitativa; de forma que “sólo lo que puede contarse cuenta”, considerando el resto como saberes menores, de segunda categoría: como el arte o la filosofía… que pasan a ser pasatiempos para ociosos, perdiendo así su antigua consideración de sistemas de interpretación de la realidad. Como escribía Walter Benjamin, el arte perdía su aura.

El capitalismo no hubiera sido posible sin una forma más exacta de medir el tiempo.  Una de las claves del capitalismo, la consecución del mayor beneficio en el menor tiempo posible, implica un cambio en la manera en que percibimos y medimos el tiempo; y a la vez sólo este cambio hace posible el capitalismo. Esto explica también que las sociedades con una concepción cíclica del tiempo sean más refractarias al desarrollo capitalista.

Con la aparición y desarrollo primero de las campanas, y luego  del reloj, que permitía sistematizar la producción en franjas horarias cada vez más precisas (un proceso que se aceleró con la tecnología digital) se hizo posible el capitalismo.

En palabras de Ivan Ilich “Con el surgimiento de nuevas formas de energía y de poder se alteró la relación que el hombre tenía con el tiempo (…) El tiempo se convierte en oro, en dinero, y el uso del reloj se generaliza, y con él la idea de la “falta de tiempo”: Me sobran cuatro horas hasta la comida, ¿cómo voy a gastarlas? Voy justo de tiempo.  Sería una pérdida de tiempo ir a las reuniones. Así ahorraré una hora…” (3)

De forma, que reflexionar sobre el antidinero, supone, en el fondo, reflexionar sobre qué uso hacemos del tiempo en el capitalismo. En este sentido, es necesaria también por tanto, una crítica al trabajo sacralizado, al mito del desarrollo, y a la tecno-ciencia capitalista entendida como solucionadora mágica de todos los problemas.

En la contemporaneidad, existen dos líneas de pensamiento que resulta imprescindible reseñar cuando tratamos de buscar alternativas al dinero, que, al fin y al cabo, viene a ser lo mismo que buscar alternativas al capitalismo.

Una es la economía feminista, o ecofeminista, que propone una economía al servicio de la vida, del cuidado mutuo, tanto entre personas, como entre estas y la naturaleza, frente a un sistema: el capitalismo patriarcal, que, por el contrario, pone la vida al servicio de la economía, una economía de hombres que no valora, no cuantifica, el trabajo de las mujeres.

La otra es el concepto de “buen vivir” que elabora el movimiento indígena en América Latina. El  buen vivir se contrapone a vivir mejor. Vivir mejor, cada vez mejor, que sería lo que propone el desarrollismo capitalista con sus tres pilares básicos, los ideales de progreso, desarrollo, y crecimiento ad infinitum. Pues la frase vivir mejor, siempre exige incluir la partícula “Que”, es decir vivir mejor que el otro, o vivir mejor que antes, o cada vez mejor que antes. Vivir bien, en cambio, se basa en el equilibrio, en vivir de forma equilibrada entre personas y con la naturaleza. Un equilibrio dinámico, a través de micro cambios cualitativos. Algo similar, en ese sentido, a la idea Benjaminiana(4) del tiempo, como afloramiento de instantes, cuya sustancia es la utopía que no estaría en el futuro sino en cada uno de ellos.

 

(1)  Santiago Alba. Las reglas del caos. Anagrama2. C.
(2)  Castoriadis, El mito del desarrollo. V.A.
(3) La convivencialidad. Ivan Illich. 1974.
(4) Walter Bejamin: tesis de filosofía de la historia.


Deja un comentario

Dirua hiltzeko modua (eta gorpuzkiarekin gero zer egin). Inmersiones 2013ko arte enkante handia.

martillero_y_asistente_tecnico

Immersiones 2013ko arte enkante handia dirua biltzeko helburu zintzoaz egin dugu, betiere dirua jo eta bertan akabatzeko asmoz. Akabatzeko modua arte sistemak berak eman behar zuen. Laburbilduz, kontua zen artelanak enkantean jarriz dirua biltzea eta diru hori “arte moduan” museo batean sartzea.

Ispilua eta espekulazioa hitzek etimologia berdina dute, biak ere specio/specere aditz latinotik (‘begiratu’). Espekulatzea eragiketa komertzial edo ekonomikoetan irabaziak bilatzea da, prezioak igotzeko ondasunen balioari buruzko ustea aldatzea eta, hartara, etekinak ateratzea.  Bestalde, espekulatzea da hipotesi filosofikoak aztertzea, helburu huts-hutsean teorikoetarako ikertzea. Speculum, gainera, denek dakigun bezala, gure begirada itzultzeko balio duen tresna bitxi hori da.

Inmersiones 2013ko arte enkante handia, aipatutako hiru irizpideen arabera, espekulatzeko joko eremu izateko planteatu zen.

● Enkantea prestatu.
Artistentzako deialdia azaroan egin genuen. Gure inguruko artistei artelanak (edo beste objektu bitxi batzuk) dohaintzan emateko eskatu genien, aditzera emanez bildutako dirua kutxa metaliko batean sartu eta arte garaikideko museo bati emango geniola, segur aski artelan moduan. Artistak, enkantera artelan bat ematearen truke, dohaintza-emaileen zerrenda batean agertuko ziren, besterik ez.

Artelana deskribatzen zuen fitxa bat ere eskatzen genuen, eta erreserbako edo hasierako prezioa adieraztea. Informazio hori guztia Inmersiones 2013 webgunearen enkante liburura sartu zen (https://inmersiones2013.wordpress.com/libro-de-puja/).
Hilabete baino lehen, 36 pieza bildu genituen.

ARTIUMekin izandako elkarrizketen ondoren, enkantearen emaitzako dirua museo horretan artelantzat onartuko zuten esperantza piztu zitzaigun.

● Enkantea garatu.
Abenduaren 13an, ostiral euritsu batean 20:00 aldera hasi zen, eta 21:30 aldera bukatu.
Nerea Lekuona artista, Inmersiones-en talde sustatzaileko partaide zen aldetik, herri kirolak enkantean sartzea proposatu zuen. Zehazki arpana edo trontza modalitatea (Nerea da, hain zuzen, Arabako egungo txapelduna). Aurrez, tokiko zazpi artistak landutako zazpi makal enbor moztu zituzten jendaurrean Fernando Velez de Mendizabal eta Nerea bikoteak. Lanaren fruitu, zazpi txanpon erraldoi atera zituzten. Et et, euskal dirua, aizu, edo Bilbokoa behintzat. Azkenean, trontzak ez ziren enkantean jarri. Aldiz, eskaintza-egileen artean zozketatu ziren. Enborrak Anabel Quincocesek, Arturo/Fito Rodriguez Bornaetxeak eta Miguel Alfredo Hernandez Bustok (Zirikak) landu zituzten.

Ondoren, enkantea egin genuen.

Agerraldiko rolak Inmersiones 2013ren talde sustatzaileko partaideen artean banatu ziren: Nerea Lekuona moldakorra laguntzaile tekniko lanetan, Cristina Arrázola-Oñate idazkari efiziente lanetan eta Ruben Diaz de Corcuera mailu-gizon eta animatzaile lanetan.

Ekitaldiaren antzezpen eta parodia izaera are nabarmenago geratu zen enkanterako ORTZAI antzoki ederra aukeratzean (Pintore kalea, 39).

Enkantea jai giroan egin zen. Lokala gainezka. Hasieratik bertatik, lehia umoretsua piztu zen. Egoera komikoak gertatu ziren, batzuetan ezustean, inprobisazioz, ezin jakin.

● Anekdotak.
Enkantean jarritako lehenengo artelana mailu-gizonarena zen, artista baitzen. Objektuari jarritako hasierako prezioa haren benetako kostua zen: marko beiraztatu bat eta jatorrizko digitalaren kopia inprimatua. Guztira: 18,49 €. Enkantean, berriz, prezio horren hiru halako ordaindu zuten.
Jokin Lararen artelana, formatu nanoko koadro bat (sakelako koadroa, artistak izendatu bezala) erreserbako prezioan saldu zen enkantean, 60 €, enkanteko altuenetako bat. Tamainak axola ez duen (beste) seinale (bat).

Antolakuntzak eskaintza-egileen identitatea ezkutatzeko konpromisoa adierazi zuen, baina enkantegilearen lapsus batek Joserra Puellesen “País de pandereta” [Txantxetako herrialdea] argazkiaren eroslea erakutsi zuen: Iñaki Larrimbe artista (lehenago “Feria” bere ARTIUMeko erakusketa burutu berria prestatzeko bi zirriborro enkantean jarriak ziren).

Agustin Garciaren artelana, “Antagónico” [Kontrakoa], 197,5 €-ko balioko billetez eta txanponez osatzen zen zehazki, hurrengo eguneko Inmersiones 2013 biltzarreko hizlari aritzearren jasotako diru-saria garbian. Agustinek artelan horri jarritako erreserbako prezioa euro zentimo bat izan zen, eskudirutan ordain daitekeen gutxiena. Pixkanaka diru-zenbateko kritikora hurbildu ostean, objektua 200 €-ren truk eskuratua izan zen. Erosleak artelana bera erabili zuen pagurako, eta 2,5 euro gehitu zituen bere poltsikotik (parerik ez duen gertaera: artelana bere burua pagatzeko erabilia!). Agustinen artelana, ezusteko prozedura horren bidez, enkantearen emaitzazko diruari lotuta geratu zen ezin bestez.

Fausto Grossik berrogeita hamar euroko billeteen fotokopia manipulatuen sorta bat jarri zuen enkantean. Artistak propio eskatuta, eskaintza-egile iruzurtienak eraman behar zuen artelana. Aukeran hautagai gehiegi agertu zirenez, azkenean billeteak banatzea erabaki genuen, billete sorta agortu arte.

Ricardo San Segundok 25.000 drakmako greziar billete zahar bat jarri zuen enkantean. Aldiz, billetearen gainean errotuladore ezabaezin batez eskuz idatzita, zer eta: bost euro. Atzeko aldean adierazten zenez, gainera, autoreak billete horren eramaileari diru-zenbateko hori emateko konpromisoa hartzen zuen. Landutako billete horren (“Dinero particular” [Diru xelebrea] izenekoa) hasierako prezioa hamar euro ziren.

Natxo Rodriguez Arkauteren artelana Barbieren argazki bat zen (“Quiero ser profesora de dibujo” [Marrazketako irakaslea izan nahi dut]), saltoki handi bateko deskontu handiko eskaintza bikain bat. Askok jostailua zegoela enkantean uste izan zuten, eta ez argazkia.

Mary Zurbanok arratoi iheslarientzako tranpa atera zuen enkantera, gaztaren ordez bostehun euroko billete bat zuela.

The Lauky Factoryk egiazko SPAM lata bat bidali zuen enkantera.

Ibon Saenz de Olazagoitia artistak libreta bat jarri zuen enkantean, libretaren portada bere odol tanta batez pertsonalizatua zuela. Artelanak “Cero negativo” [Zero negatibo] zuen izena, egilearen odol mota, eta 100 gramo urdaiazpiko egosiko erretilu baten prezioaz jarri zen enkantean. Bonu moduko ordain gutxi gorabehera sinbolikoa zen, hori baita Arabako odol bankuko odol-emaileei egun ematen dietena (lehen bokadilo bat ematen zieten). Artelana erretiluaren prezio zehatza asmatutako lehenengo eskaintza-egileari esleitu behar zitzaion. Libretak bere barruan bonu bat zekarren.

Fernando Iglesiasek Converse markako zapatilak eta kamiseta bat bidali zituen, artistak gobernuko presidente ohien erretratuekin pertsonalizatuak. Erabilitakoa izateak pertsonalizazio ukitu gehigarria ematen zien kamiseta eta zapatilei (artistak prozesu artistikoaren osagaitzat jotzen zuen zirkunstantzia hori). Erabiliak ziren bai, baina garbiak zeuden.

Cesar San Millanek “Sequía” [Sikatea] argazkiari 1978ko data jarri zion nahi gabe enkantegileak (benetan 1998koa zen), eta horrek segur aski bere balioa ondo handitu zuen. Izan ere, hamabi halako igo zuen 10 eurotan ezarritako erreserbako prezioa. Artelana babesten zuen kristala istripuz hautsi zen, eta azken prezioari kristal berri bati dagokion diru balioa kendu behar izan zitzaion (berehala asmatu zen zenbatekoa).

Enkantean izandako 36 artelanetatik soilik 5 itzuli behar izan genizkien autoreei.
Azkenean bildutako dirua 1015,17 euro izan zen (hasieran bildutako 1033 euroei kristalaren prezioa kendu ondoren).

Enkantea amaitu eta berehala, dirua altzairuzko zilindro batean sartu zen. Gordetako diru zenbatekoa hariztatzeko tapan grabatu zen: 1015,17. Zilindroa itxi eta, bukatzeko, soldadura puntu batzuk eta lakrea aplikatu zitzaizkion.

Zilindroaren asmatzaile eta noizbehinkako soldadoreari, Ernesto Iriarteri, han bertan eta jendaurrean ordaindu zitzaizkion bere zerbitzuak.

● Hausnarketak.
Enkante handia, azken finean, diruaren kontrako ekintza bat zen, arte sistemaren barnean eta ARTIUM bezalako arte erakunde baten ezin besteko partaidetzaz egin beharrekoa.

Normalean museotik dirua ateratzen da artelanak erosteko eta, trukean, artelanak sartzen dira. Museoari dirua joaten zaio artelanetan. Aldiz, Inmersiones-en enkante handiak justu kontrakoa proposatzen zuen: dirua artelan bihurtuta museora sartzea eta, paradoxikoki, museoari euro bat ere ez kostatzea. Prozesuari hasiera ematen zioten artelanek, berriz, bildumagile pribatuen eskuetan bukatzen zuten.
Arte moduan hasitakoa diru bihurtzen zen enkantean eta berriz arte bihurtuta bukatzen zuen museoan (behin dirua artelan moduan onartuta).

Enkanteak badu sakrifizio aldare baten traza. Enkanteen mahaia tabernakulu moduko bat da, eta mailua laban moduko bat. Enkantera bildutako artistek, tartean zailtasun ekonomiko handiko asko, artelanak eta dirua galtzen dute, artelanaren behar prezioa (merkatuan zehazten den bezalakoa) sakrifikatuko dute ezeren ordez. Trukean, izatekotan, kapital sinbolikoa eskuratuko dute, konplot kolektibo honetan izandako partaidetzagatik.

Diruaren sakrifizioa da ere. Estekatua, bahitua, kartzelatua edo hila izan da, nahi bezala. Sakrifizioa dago, arau-urraketa, baita sakrilegioa ere. Izan ere, zer sakratuago garai hauetan sosak baino?

● Enkante prozesurako alternatibak.
Momentu batean, enkante ekintzan baliatutako tresneria material eta kontzeptual guztia enkantean jartzeko aukera aztertu genuen: enkantegileak erabilitako mailua eta oinarria, prozesuaren diagrama, enkante liburua, gidoia etab. Enkantean bertan, enkantea enkantean jartzea.
Pentsatu genuen, halaber, enkantearen amaieran enkantearen ondorioz bildutako dirua enkantean jartzea (behin entzerratuta objektu artistiko bihurtu baita).

Juan Carlos Roman artistak proposatu zuen enkantearen produktua arte garaikideko museoen artean enkantean jartzea. Hasierako prezioa artelanean gordetako dirua gehi produkzio gastuak izango zen noski. Hortik gora enkantean lor zitekeen edozein diru zenbateko, artearen plusbaliotzat jo zitekeen Juan Carlosen iritziz, artelanari bere horretan aitortutako balioa eta prezioa alegia. Iradoki zuen baita ere bildutako dirua beste edukiontzi batean sartzea eta enkantean berriz jartzea eta, era horretan, ziklo espekulatibo amaiezin bati hasiera ematea.

Ainhoa Ortells artistak, enkantean bildutako dirua artelanetan inbertitzea proposatzen zuen eta, urtebeteren buruan, artelan horiek beste “Diruaren kontrako enkante handi” batean enkantera ateratzea.
Josean Pablos argazkilariak gai beraren aldaera bat proposatu zuen: enkantean bildutako dirua bankuko kontuan sartzea, zenbateko hori zeukan txeke bat egitea, txekeari markoa jartzea eta museoen artean enkantean jartzea. Txeke horren truke lortutako dirua kontu batean sartzea eta berriz diru zenbateko horretako txeke bat egitea eta beste enkante batean errematatzea, eta horrela segi eta segi. Emaitza: banku kontu batean sartutako diru elektronikoko zenbateko aldakor bati erreferentzia egiten zion txekelan sorta bat. Joseanen ustez, proposamen horrek espekulazio hutseko espiral batera eramango zuen.
Proposamen horien guztien balioa eta pizten duten interesa estimatzen dugu, baina enkante handiaren asmoa dirua ibilgetzea zen, ez erreproduzitzea. Aritmetika bidez esateko: kentzea eta ez biderkatzea, artearen zirkuitura dirua sartzea, baina aldi berean diruaren zirkuitura sartu gabe. Alegia, artelanaren balioa diru bihurtzeko aukera ezinezko egitea, artelanean diruaz egiten genuen erabileragatik hain justu. Dirua artea egiteko baliatu dugu, arte horrekin dirua egiteko aukera ukatuz.

● Eta zer egin gorpuzkiarekin?
Diru edukiontzia eta bere helmuga aparte aztertzea merezi dute.

Gure ustez, beharrezkoa zen enkantea dirua objektu klaseren batean sartuz amaitzea. Horretarako, kutxa gotor bat behar genuen, museoan sartu aurretik dirua salbu edukitzeko edukiontziren bat.
Nerea Lekuona dirua poliester erretxinean sartzearen aldekoa zen. Bere iritziz, diruak erabat ikusgaia baina eskuraezin behar zuen; taldeko besteon iritziz, berriz, nahikoa zen kontzeptualki erabiltezin egitea.

Zilindro forma zirkunstantziek bultzatuta aukeratu genuen: zilindroa hodi zati batez egin zen. Horretarako inspirazioa, berriz, denbora kapsula ezagunak ziren.
Iñaki Larrimbe izan zen edukiontzi baten premia baztertzeko lehenengoa. Bere ustez, artelana are puruagoa eta zirikatzaileagoa izango zen batere edukitzailerik gabe, batere bilgarri “estetiko”rik gabe. Bestela, dirua segurtasun kutxa batean sartuta entregatzea proposatu zigun, museoa banku moduan erabiltzearen txantxari helduz.

Arturo Rodriguezen iritziz, garrantzitsuena bide orria zen, eta etorkizunean artelanari lotuta egin beharreko ekintza plana.

Zirkunstantzia jakin batzuetan, artelana diru bihurtzearen aukera interesgarritzat jo zen.
Erabakia, beraz, hartuta zegoen: museoan edozein lekukoren aurrean zilindroa irekitzea eta bere edukia han bertan loria handiz entregatzea.

Dirua, beraz, edukitzailerik gabe emango zaio ARTIUMi, baina hori bai, artelan bihurtuta. Gordailu legean eta berreskuratzeko eskubideaz. Izenburua, berriz: “1015,17 euro: Gordailuko artelana”.

● Dohaintza emaileen zerrenda.
Nerea Lekuona, Pili Aguado, Cesar San Millán, Fernando Iglesias, Ibon Saénz de Olazagoitia, Ernesto Iriarte, María Uriarte, Jon Gorospe, The Lauky Factory, Mary Zurbano, Natxo Rodríguez Arkaute, AMASTE, Vega García, Ricardo San Segundo, Bubble Business, Virginia Lekuona, ARMAR, Miguel Ángel Herrera, Juan Luis Díaz de Corcuera Uribe-Etxebarria, Fausto Grossi, Juan Aizpitarte, Agustín García García, Chelo Matesanz, Miguel Alfredo Hernández Busto (Zirika), Joserra Puelles, Juan Carlos Román, Iñaki Larrimbe Ibañez, Jokin Lara, Rubén Díaz de Corcuera.